XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia bien bitarrtean egotea ba'leiteke.

Baña bere idazti ederrak, iraizean baño ezpada be, irakurri dituanari, min emongo dautse, neuri min emon eusten lez, Oñate'ko Eusko-Yakidi-Batzarrean, izlari bikain bateri entzun neutsozan itz oneik: Gai onetzaz, eta naiz ta bat baño geyago arrituta itxi, neure aburu zintsoa agertu bearr dot: Gure erriko euskaltzaleen artean, ondiño be, Astarloa'k daukon eragipena, gure ikaskuntza, gelditu eraziteko ziotatik bat izan dala.

Nik auzi au ebazteko gaitasun eta betarik eztaukot.

Baña itz onein aurrez-aurre, euskaltzale sakon, eta Astarloa'ren idaztiak ondo aztertu ebazan, Arana ta Goiri'argiaren itzok ipiniko dodaz Astarloa'ren arerioai erantzun eta auxe diño: Izkien ikurrpenatzaz euki eban aburua bearr bestean ezebala azaldu egia da; baita, askotan ikurrpen au zuzen ezeutsela ezarri; egia itz eta izti zertzelada batsuetan, bere irakatsiak eukon yakituriari ezeutsola erantzun; baña egi andiagoa da; egi-len eta orokarrak, berak lez iñok ezebazala erabagi; berak lez eliztiaren eralguntza, iñok ezebala aztertu; iñok, berak lez, itxorrkun eta oguzkera arau-lanak ezebazala emon; itz baten berak lez Euskerea iñok ezebala ulertu

¡Bego ba, kezka, barik Astarloa'ren irudia, Ezkurdi'ko agarri orren gañean, ondo irabazita dauko-ta!.

Eta zeuen egoarriegatik eskerrak egiñaz amaitzera noa.

Emen azal-azal begien aurrean ipiñi dautzuedazan, durangotarr gizon ospetsuei begiratuta beste barik geure biotza poztu egiten da.

Eta poztutekoa da izan be, orain, benetako ain gizon gitxi bazterretan aurrkitzen doguzan aldi oneitan, geure arteko gizon zintzo, egi-zale ta benetakoen gomutea, begi-begiko egiten yakuzalako.

Andiki, aberastasun eta agintari gustien aurrean eragospen gustiak azpiratuta, atxurdiñezko irudi bat ondo irabazita daukon , Zumarraga durangotarr goragarria, egi ta zuzentzaren aldez bizia emoteko gertu ikusirik, bere endakide izateak poztu egin bearr gaitu.